mar 10
Posted by admin on Asteazkena mar 10, 2010 Under Softwarea
Mozilla Firefox nabigatzailearen erabiltzaileak bazarete, Youtube bezalako web orrietatik bideoak deskargatzeko Firefox-era gehitzen den “gehigarri” (complemento) hau aukerzten dizuet. Gehigarri hau instalatu eta gero, botoi berri bat agertuko zaizue nabigatzailean. Bertan sakatuta bideoa zuzenean deskargatu daiteke (normalean FLV -flash video- formatuan). Gehigarria deskargatzeko egin klik hemen
Bideoa deskargatzerako orduan “Descargar y convertir” aukera emango digu, baina kasu honetan ziurrenik beste gehigarri bat instalatu beharko duzue: Video Converter

mar 10
Posted by admin on Asteazkena mar 10, 2010 Under Softwarea
VDownloader bezelako programekin Youtube eta antzerako web orrietatik bideoak deskargatzeko aukera izango duzu. Bideoa deskargatzeaz aparte formatu ezberdinetara pasatzen ditu bideo hauek. Egin beharreko gauza bakarra web helbidea (URLa) kopiatu eta Vdownloader programan pegatzea izango da.
Programa deskargatzeko egin klik hemen

mar 04
Posted by admin on Osteguna mar 4, 2010 Under Softwarea
Ez al zaizu inoiz gertatu zure ordenagailuan pelikula bat ikustera joan eta ahotsa entzun eta irudiak ikusten ez direla? edo irudiak ikusi baina ahotsa entzuten ez dela?
Arazo honen zergatia bat baino gehiago izan daiteke, baina ziurrenik ordenagailuan pelikula hori entzuteko eta ikusteko beharrezkoak diren “Codec“-ak (Codec hitza Coder/Decoder hitzetatik dator) instalatu gabe dituzula izango da.
Arazo honi soluzioa emateko Codec bilduma ezberdinak instalatu ditzakezu zure ordenagailuan. Nik “K-Lite Codec Pack“-a gomendatzen dizuet. Softonic-eko web horritik deskargatu dezakezue inongo arazorik gabe, honetarako egin klik hemen
