Archive for Apirila, 2010

Carla Bruni de Sarkozy

Turinen jaio zen (Italia), 1967ko abenduaren 23an. Modeloa izan zen eta orain, kantautore eta musikagile famatu bat da.
Bere aita opera konpositorea eta negozio gizona izan zen; bara ama, aldiz, piano-jole eta aktorea izan zen. Bere arreba, gidoilaria da eta bere anaia, 2006an hil zen, HIESAgatik.

Txikitatik ikasi zuen pianoa jotzen, eta Frantziako eta Suitzako eskola pribatuetan ikasi zuen, gero arkitektura ikasketak, Parisen jarraitu zituen. Hemeretzi urterekin, bere ikasketak utzi eta modaren munduan murgildu zen, beranduago, 1988. urtean, Top Model bilakatu zen eta oso modelo famatua bihurtu zen. Azkenik, 1999. urtean, kantautore eta konpositore lanetan hasi zen. 2002. urtean, “Quelqu’un m’a dit” (Norbaitek esan dit) abestia konposatu zuen, eta arrakasta handia izan zuen.

2008. urtean, Frantziako presidentearekin ezkondu zen, gaur egun, oso arazo edo arlo humanitarioetan hartzen du parte, batez ere HIES edo GIB-aren arloan.

Hementxe daukazue Carla Bruniren abesti ezagunenetako bat “Quelqu’un m’a dit”. Abesti henen 1.200.000 kopia baino gehiago saldu dira:

hona hemen Carla Bruniren beste abesti batzuk, “Tout le Monde” eta “Le Plus Beau du Quartier”:

Lionel Andrés Messi

 Rosarion (Argentina) jaio zen, 1987ko ekainaren 24an. Futbol  jokalari argentinarra da.

Messik 5 urte beterik hasi zuen bere ibilbide futbolistikoa , bere auzoko futbol taldean Grandoli izenekoa, bertan, aita entrenatzailea zen. Bi urte geroago Newell’s Old Boysen bertan aritu zen 2000ra arte. Bere entrenatzaile Enrique Domínguezek esan zuen txikitatik egiten zituela jokaldi harrigarriak, “bakarrik Maradonak egindakoak “ esan zuen .

Berak 11 urte zituenenean, River Plate talde ospetsuan ez zuten onartu, hormonetan problemak zituelako eta tratamendua oso garestia zelako, 900 dolar hilero 3 urtetan zehar. Urte bat eta erdian zehar bere aitak lan egiten zuen enpresak lagundu zuen Messiren tratamendua oraintzen, baina geroago arazo ekonomikoak egon ziren. Orduan erabaki zuen Kataluniara joatea.

Mutikoa hamahiru urte zituenean Bartzelonako futbol taldera joan zen probak egitera, Carles Rexachekin, bera baino bi urte gehiago zituen jokalariekin aritzen zen probak egiten . Messiren talentu handia ikusterakoan, Bartzelonak ez zuen zalantzarik izan eta Messi kontratatu eta bere tratamendu hormonala ordaintzea erabaki zuten .

Futbol zelai barruan bere kokaleku ohikoena aurrelaria da. Momentu honetan Bartzelona taldean jokalari bezala ari da, Espainia ligako lehen mailako talde honetan, baita Argentinako selekzioan ere. Gaur egun Messi munduko bi jokalari onenen artean dago, gainera, urrezko baloia lortu du.

.

.

.

.

.

.

Hona hemen messiren gol arrigarrienetako bat, diotenez, Maradonak sartutako gol baten berdina da!

Izarrak eta bitxikeriak!!

Hona hemen izar batzuek bitxikeriak!! :-D

Amy Winehouse:  Drogak, alkohola… mundu askotan sartuta egon da neska hau, baina orain, erreabilitazioaren ostean, osasuntsu dago. Burua ere nahastu zion drogen munduan ibiltzeak karibeko guru baten kontratatu zuen, bere aholkuak jarraitzeko.

.

.

Lindsay Lohan: Lindsay alkoholaren munduan sartuta egon zen, gero erreabilitazio zentru baten sartu zuten, juztiziarekin ere hainbat aldiz egin du topo. Gainera bere amak esan duenez, kezkaturik dago Lindsay-en biziarekin.

Britney Spears: Neska hau drogen munduan sartuta egon da, eta bulimia daukala diote bere medikuek, baina, zaila dela sendatzea, jan eta gero beti egiten baitu oka, sendagaiak hartu eta gero baita. Orain, errehabilitazioari esker, onera doala diote.

Angelina Jolie eta bere amodioak:

Angelinak, gizonak konkistatzeko edo zanpatzeko fama dauka. Bere lehen  harreman-sexualak, bere amaren mutil-lagunarekin izan zituen, 16 urte besterik ez zituela, eta 21 urterekin ezkondu zen lehengo aldiz ,1975ean, Johnny Lee Miller aktore britaniarrarekin, 1999ean dibortziatu ziren.

Gainera, 1997an Mick Jagger, rock-zalearekin abentura bat izan zuela diote, baina Angelinak ez du baieztatzen. 1999an oscar bat irabazi zuenean, bere anaiarekin zerbait zeukala zirudien, beraien artean emandako musu bereziagatik.

Hori gutxi balitz, bisexuala dela esaten du, Jenny Shimizu modeloarekin izan izan zuen harremanagatik. Gainera, Johnny-rekin ezkondu ez balitz, Jenny-rekin ezkonduko zela esan zuen.

2000an Billy Bob Thorton-ekin ezkondu zen, eta oso maiteminduak ziruditen 2203rarte, dibrtiatu egin baitziren, Angelinak, asko aldatu zirelako dibortziatu zirela esan zuen.

Collin Farrel aktorearekin abentura bat izan zuela diote, “Alejandro Magno” grabatu zuenean.

2005ean, Brad Pitt.ekin zerbati zuela zioten, baina Pitt Jennifer Anistonekin ezkonduta zegoenez, Angelinak ezezkoa eman zuen.

Kaixo kuxkuxero guztiei!!

Ongi etorri gure blogera!  =D

Sartu eta aurkitu zure famatu gustokoenaren sekretu guztiak!!!

Hobeto antolatzeko bi zatitan bereiztuko dugu gure lana, batean, izarrak deskribatuko ditugu, eta bestean, izarrak eta beraien bitxikeriak; horretarako, testu hasieran idatziko dugu zein zatitakoa den!

Ea gustatzen zaizuen!!! :D

Atalak
2010(e)ko Apirila
A A A O O L I
    mai »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930