Archive for the ‘Izarren bizitza!!!’ Category
Carla Bruni de Sarkozy
Turinen jaio zen (Italia), 1967ko abenduaren 23an. Modeloa izan zen eta orain, kantautore eta musikagile famatu bat da.
Bere aita opera konpositorea eta negozio gizona izan zen; bara ama, aldiz, piano-jole eta aktorea izan zen. Bere arreba, gidoilaria da eta bere anaia, 2006an hil zen, HIESAgatik.
Txikitatik ikasi zuen pianoa jotzen, eta Frantziako eta Suitzako eskola pribatuetan ikasi zuen, gero arkitektura ikasketak, Parisen jarraitu zituen. Hemeretzi urterekin, bere ikasketak utzi eta modaren munduan murgildu zen, beranduago, 1988. urtean, Top Model bilakatu zen eta oso modelo famatua bihurtu zen. Azkenik, 1999. urtean, kantautore eta konpositore lanetan hasi zen. 2002. urtean, “Quelqu’un m’a dit” (Norbaitek esan dit) abestia konposatu zuen, eta arrakasta handia izan zuen.
2008. urtean, Frantziako presidentearekin ezkondu zen, gaur egun, oso arazo edo arlo humanitarioetan hartzen du parte, batez ere HIES edo GIB-aren arloan.
Hementxe daukazue Carla Bruniren abesti ezagunenetako bat “Quelqu’un m’a dit”. Abesti henen 1.200.000 kopia baino gehiago saldu dira:
hona hemen Carla Bruniren beste abesti batzuk, “Tout le Monde” eta “Le Plus Beau du Quartier”:
Lionel Andrés Messi
Rosarion (Argentina) jaio zen, 1987ko ekainaren 24an. Futbol jokalari argentinarra da.
Messik 5 urte beterik hasi zuen bere ibilbide futbolistikoa , bere auzoko futbol taldean Grandoli izenekoa, bertan, aita entrenatzailea zen. Bi urte geroago Newell’s Old Boysen bertan aritu zen 2000ra arte. Bere entrenatzaile Enrique Domínguezek esan zuen txikitatik egiten zituela jokaldi harrigarriak, “bakarrik Maradonak egindakoak “ esan zuen .
Berak 11 urte zituenenean, River Plate talde ospetsuan ez zuten onartu, hormonetan problemak zituelako eta tratamendua oso garestia zelako, 900 dolar hilero 3 urtetan zehar. Urte bat eta erdian zehar bere aitak lan egiten zuen enpresak lagundu zuen Messiren tratamendua oraintzen, baina geroago arazo ekonomikoak egon ziren. Orduan erabaki zuen Kataluniara joatea.
Mutikoa hamahiru urte zituenean Bartzelonako futbol taldera joan zen probak egitera, Carles Rexachekin, bera baino bi urte gehiago zituen jokalariekin aritzen zen probak egiten . Messiren talentu handia ikusterakoan, Bartzelonak ez zuen zalantzarik izan eta Messi kontratatu eta bere tratamendu hormonala ordaintzea erabaki zuten .
Futbol zelai barruan bere kokaleku ohikoena aurrelaria da. Momentu honetan Bartzelona taldean jokalari bezala ari da, Espainia ligako lehen mailako talde honetan, baita Argentinako selekzioan ere. Gaur egun Messi munduko bi jokalari onenen artean dago, gainera, urrezko baloia lortu du.
.
.
.
.
.
.
Hona hemen messiren gol arrigarrienetako bat, diotenez, Maradonak sartutako gol baten berdina da!