Posts Tagged ‘Carla Bruni de Sarkozy’
Carla Bruni de Sarkozy
Turinen jaio zen (Italia), 1967ko abenduaren 23an. Modeloa izan zen eta orain, kantautore eta musikagile famatu bat da.
Bere aita opera konpositorea eta negozio gizona izan zen; bara ama, aldiz, piano-jole eta aktorea izan zen. Bere arreba, gidoilaria da eta bere anaia, 2006an hil zen, HIESAgatik.
Txikitatik ikasi zuen pianoa jotzen, eta Frantziako eta Suitzako eskola pribatuetan ikasi zuen, gero arkitektura ikasketak, Parisen jarraitu zituen. Hemeretzi urterekin, bere ikasketak utzi eta modaren munduan murgildu zen, beranduago, 1988. urtean, Top Model bilakatu zen eta oso modelo famatua bihurtu zen. Azkenik, 1999. urtean, kantautore eta konpositore lanetan hasi zen. 2002. urtean, “Quelqu’un m’a dit” (Norbaitek esan dit) abestia konposatu zuen, eta arrakasta handia izan zuen.
2008. urtean, Frantziako presidentearekin ezkondu zen, gaur egun, oso arazo edo arlo humanitarioetan hartzen du parte, batez ere HIES edo GIB-aren arloan.
Hementxe daukazue Carla Bruniren abesti ezagunenetako bat “Quelqu’un m’a dit”. Abesti henen 1.200.000 kopia baino gehiago saldu dira:
hona hemen Carla Bruniren beste abesti batzuk, “Tout le Monde” eta “Le Plus Beau du Quartier”: