Zuazola-Larraako institutua
 EGOITZAK
 HEZKUNTZA ESKAINTZA
 HEZKUNTZA PROIEKTUA
 ZERBITZUAK
 Idazkaritza
   
 

e-irakaskuntza
 
 
 
 
 
 
Plazaguneak garatuta
Eskola Agenda 21
    

Ikasturte honetan ENERGIA GAIA hartuko da lan ildo moduan.

Munduko biztanle guztiek euskaldunok daukagun kontsumo eredua izango balukete bi planeta-lur eta erdi beharko lirateke guztion bete beharrak asetzeko.

Baina, planeta bakarra daukagunez, zer gertatzen da?:

v      Beste batzuk gu baino okerrago bizi direla.

v      Munduko baliabide naturalak, gureak eta besteenak, agortzen ari garela.

v      Lurra, ura eta airea kutsatzen ari garela gure hondakinekin.

v      Gure  hondakinak geroz eta lur gehiago okupatzen dutela.

v      Etorkizuneko belaunaldien baliabideak jaten ari garela  eta azken finean haientzako uzten ari garen etorkizuna ez dela oso erosoa.

Beraz, gure bizi modua guztiz jasanezina da.

Zer egin dezakegu gure bizimodua jasangarria izateko?

 

·         ZER DA ESKOLA AGENDA 21?

 

Gure herriek ( Euskadin 115  herri)  eta gure Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxeek  ( Euskadin 421 ikastetxe , %62ra ) jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki dute eta horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramatea erabaki dute herrian eta ikastetxean . Beraz Eskolako Agenda 21,  guztion konpromisoa da, eta, bestetik, ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumen- eta gizarte-hobekuntzaren aldeko ekintza-plana da.

 

·         ZEINTZUK DIRA ESKOLA AGENDA 21AREN HELBURUAK?

 

v      Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.

v      Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen  arazoak gure ikasleek  ezagutu  ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri.

v      Ikastetxea ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.

 

Urtero gai bat lantzen dugu , aurten energia gaia landuko dugu eta eskolan, etxean  eta herrian gai horren inguruan dauden arazoak aztertuko ditugu . Aztertu eta gero helburu batzuk finkatuko ditugu eta lanean hasiko gara

 

·         GURASOAK: ZER EGIN DEZAKEZUE  ETXEAN?

 

v      Eskolako Agenda 21ean lantzen ari diren gaiak familian landu. Familiaren eragina eskolarena baino handiagoa da ikasleen lorpenetan: bikoitza adituen esanetan.

 

Eskolako ingurumen batzordeko kidea izaten ,  eskola eta familiaren arteko harremanak indartzeko eta biak elkarrekin ildo beretik joateko ikaslearen heziketan. Eskolako Agenda 21 proiektuan sartu gara. Proiektu honen helburua, Garapen Jasangarriaren alde zertxobait egiten hastea da. Badakigu guk egindakoa ozeano handi batean ur tanta bat besterik ez dela izango, baina ur tanta askok itsasoa osatzen dute eta guk ahaleginean jarraituko dugu. Aurten proiektu honetan landutako gaia KONTSUMOA izan da eta Ikastetxearen kudeaketarako aukeratutako gaia PAPERAREN KONTSUMOA. " PAPERA BI ALDEETATIK ERABILI " PAPER ONTZIETAN OHARRAK IPINI erabilera egokia izteko " KOMUNEKO PAPERA (OHARRA ipini erabilera egokia bultzatzeko) " PAPER BIRZIKLATUA ERABILI " BULTZATU TESTU-LIBURUEN MAILEGUA " INPRIMAGAILUAREN ERABILERA NEURTUA " KLAUSTRO ETA ESKOLA KONTSEILUETAN KOADERNOTXORIK EZ ATERA. " PAPER ONTZIEN KANPORAKETA : IKASLEAK EGIN KLIKATU DOKUMENTUA: Pagina nueva 1

http://www.onati.net/dokumentuak/URA-2070_Gutuna__PPTminimizer_[2].ppt

 

Arduradun orokorra: 

Norentzat:Ikastetxe osorako

   
Argazkiak Gurasoen proposamenak

 
 
Agenda
San Martin: Agenda
2010 iraila
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
 
Multimedia bilduma
Bisitaldi birtuala
ESKOLAKO BLOGA
BTT IBILBIDEAK