Zuazola-Larraako institutua
 EGOITZAK
 HEZKUNTZA ESKAINTZA
 HEZKUNTZA PROIEKTUA
 ZERBITZUAK
 Idazkaritza
   
 

e-irakaskuntza
 
 
 
 
 
 
Plazaguneak garatuta
Zuazola-Larra�a Institutua: Historia
Historia

Zuazola- Larraña Oñatiko B.H.I. Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe publikoa eta doanekoa da.

Ikastetxe hau publikoak ziren bi ikastetxeen fusioaren bitartez sortu zen, 1998.an Hezkuntza sisteman egindako aldaketen ondorioz. Honako bi hauek ziren:

  • R.M. de lehengo B.U.P. eta U.B.I. irakasten zuena. Ikastetxe hau 1964.tik Oñatiko Batxiler Institutua izan zen eta probintzia mailan lehena, Donostiakoak ezik.
  • Larraña: lehengo Lanbide Heziketa eta R.E.M. adarrak irakasten zituen. 19 .tik martxan zegoen.

 

Zuazola- Larraña ikastetxearen eskaintzak, Bigarren Hezkuntza bere osotasunean hartzen du, D.B.H. , Batxilergoak eta Erdi mailako zikloak ; 12tik 18 urte bitarteko ikasleak barne hartzen dituelarik hain zuzen ere.

Ikastetxeak bi egoitza ditu eta ikasketak era honetan banatuta daude:

  • ZUAZOLAN:
    • D.B.H (12-16)
    • CEPA Nagusien hezkuntza
  • LARRAÑAN:
    • Ikastaroak: Langile eta Langabetuentzat
    • MEKANIZATUA
    • MANTENUA
    • KIROL EKINTZAK NATUR INGURUNEAN( Erdi mailako zikloa)

Ikasle kopurua 200 ikasle ingurukoa da ; lerro bakarrekoa D.B.H. eta Zikloetan ,eta lerro hirukoitza Batxilergoan.

Ikastetxeko hizkuntza EUSKARA da. Ikastetxeak eskeintzen duen hizkuntza eredua D da ikasmaila guztietan eta ondorioz, ikasle guztiek euskaraz ikasten dute.

Ikastetxeak behar dituen baliabide propioak ditu ,bai irakasteko, bai ikastetxearen beste iharduera osagarriak aurrera eraman ahal izateko: Aretoa, Kiroldegia, Frontoia, Jolaslekuak.

Instalazio haeuk herriari irekita egon dira eta sarritan haurrek zein gazteek eta herriko taldeek erabili izan dituzte eskolaz kanpoko ordutegietan. Gaur egun Oñatiko E.P.A eta Euskal Eskolaren Museoa kokatuta daude ere Gure Ikastetxean.

Ikastetxeak ere bere hornikuntzaz gain, herriko zerbitzuez baliatzen da: Kiroldegia, Zinema, Liburutegia e.a...

 
 
 
Agenda
San Martin: Agenda
2010 iraila
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
 
Multimedia bilduma
Bisitaldi birtuala
ESKOLAKO BLOGA
BTT IBILBIDEAK