1. estrategia: Ikasle guztiei bermatuko zaie hezkuntza-eskubidea, edozein delarik ere euren ideologia, maila ekonomikoa, giza jatorria, hezkuntza-maila eta abar. Honetarako, ikastetxekokudeaketa-lanetan ikasle, guraso eta irakasleenpartehartzeabultzatuko da.
2. estrategia: Ikasleen nortasun eta prestakuntza integralerako alderdi guztiak −ezagupen, gaitasun, trebetasun eta giza baloreak− askatasunez garatzen lagunduko zaie, kasuan kasuko bakarkako prestakuntza ere jorratuz. Honekin batera, elkarbizitza demokratikoa ahalbidetzen duten baloreak landuko dira, beti ere denon artean adostutako arauak errespetatu eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa erabiliz.
3.estrategia: Institutuko hezkuntza eskaintza ezagutaraziko zaie gizarte erakunde desberdinei (administrazio publiko, enpresa, sindikatu, elkarte kultural eta politiko, Ikaslan, Bihe, Goieskola...), lankidetza eta akordioak bultzatu eta ikastetxeko giza baliabideak nahiz baliabide materialak (gelak, tailerrak, bestelako instalazioak...) euren zerbitzura jartzeko asmoz. Gainera, Oñatiko Euskal Eskola Publikoaren irudia bateratu, koordinazio pedagogikoan aurrerapausoak eman eta harremanak sendotuko dira.
4. estrategia: Ikastetxeko hezkuntza etengabe gaurkotu eta garatuko da, proiektu berritzaile, IK Teknologia berri eta gestio eredu eraginkorrekin lan eginez eta instalazioetan hobekuntzak txertatuz; era berean,lan taldeen etabatzordeen eraginkortasuna ere bermatuko da.
5. estrategia: Euskal kultura eta hizkuntza indartzeko eta beste kulturetako ohiturak ezagutarazteko lan egingo dugu, kanpoko jatorria duten ikasleen eta bertakoen arteko harremana sendotzeko bideak lantzeaz gain. Bestalde,gutxienez euskara erabiliko da arlo eta dokumentu guztietan.
6. estrategia: Iraunkortasunerako hezkuntza garatzeko asmoz, programazioetan edukiak txertatu eta ingurugiroa babestekoekintzak antolatuko dira; erantzun eta irtenbideak proposatzeko gai diren pertsonak hezi.
7. estrategia: Irakasleen prestakuntza egokia ziurtatzeko behar den formazio-plana finkatu eta antolatuko da, egungo hezkuntza beharretara zuzenduz, hots, teknologia berriei eta hezkuntza-ildo pedagogiko berriei egokituz.
8. estrategia: Lan baldintzak hobetu eta lan arriskuak ezabatzeko helburuarekin, instalazioak egokitu eta langileen egonkortasun eta inplikazio sendoa lortu nahi dira.